Gertaerak pasa eta hilabete bat beranduago iritsi zen Amaiaren abokatu-langelara Altsasuko kasua, afera Auzitegi Nazionalera pasatu zenean. Egitate hauek prentsatik ezagutu zituen. Gertaerak jazo eta hurrengo egunean komunikabide batzuetan zabalkuntza handia eman zitzaion eta Estatuko zenbait hedabideetan oihartzun handia ematen ari zitzaiola ikusi zuten. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalean bukatuko zutela aurreikusi zuen, ez egitateengatik baizik eta kaleratzen ari zen “muntaia”gatik. Hilabete horretan, hasieran kasua eramaten zuten abokatuekin kontaktuan egon zen hasieratik, beraz, egoera judiziala eta egitateen berri zuen Amaiak. Abokatu hauekin elkarlanean aritu ziren lehenengo momentu horietan, kasua Audientzia Nazionalera pasatzea eta atxiloketak ekiditeko, nahiz eta ezin izan zuten lortu.