ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Adurrek Altsasuk herri bezala identitate berezkoa eta sendoa duela uste du, baita Nafarroa eta Euskal Herriarekin lotutakoa ere. 50. hamarkadako etorkin asko jaso eta trenbideari esker komunikazio bide garrantzitsu bat bilakatu zen herria izan zen Altsasuk eta horrek hainbat motatako eraginak eta ondorioak izan zituen, besteak beste, euskal hizkuntzaren beherakada. Herriko jendearen joera eta sentsibilitate politikoak oso anitza direla azpimarratzen du.