ARITZ LEOZ CRESPO

Altsasu herri bizia izan da beti. Elkarlan handiko herria dela azpimarratzen du Aritzek, gazte gehienek parte hartzen baitute mugimendu askotan. Gazte borrokazaleak eta sutsuak izan ditu beti eta 2016. urtean ere halakoa zen Altsasu. Gazte kolektibo asko zituen orduan: desmilitarizazio taldea, gazte asanblada… Euskal Herriko egoera politikoaren barruan, Altsasu bere aldaketa propioak bizitzen ari zela hausnartzen du. Alde hemendik eta Ospa mugimenduak oso presente zeuden orduan.