JON ANDER COB AMILIBIA

Espetxeratua izan zen lehenengo garaian presoekin izandako harremana, isolamendua zela eta, oso mugatua izan zen. Bakarkako denbora asko eta bisita eskasak zituzten. Gainontzeko presoek auziarekiko kuriositatea zuten eta momentu horretan Julen eta bera haurrak zirela hausnartzen du. Hilabete eta erdi eman zuen horrela eta gabonetarako askatu zuten Jon Ander, Julen, Iñaki eta Aratzekin batera.