ARITZ LEOZ CRESPO

Atxiloketak gertatu eta berehala hartu zuten forma bi taldeek: Altsasu Gurasoak guraso taldea eta Altsasukoak Aske plataforma. Orduan izan zen Altsasun eman zen lehen manifestazio handia; Udala, plataforma, gurasoen taldea eta herriaren izenean deitu zen mobilizazioa.