AMAIA IZKO ARAMENDIA

Epaiketa San Fernando de Henaresen izan zen, poligono batean zegoen epaiketa-areto batean. Abokatuak kasuan inplikatutako Guardia Zibilekin eta bere bikoteekin topo egin zuten hotelean. Epaiketak goizez izan ziren. Akusazioko deklarazioak oso antzeztuak izan ziren, dena zen neurriz gainekoa eta epaileak horren esperoan zeudela ematen zuen.