AMAIA IZKO ARAMENDIA
Presoak kristal baten atzetik ikusten dituzte abokatuek espetxe barruan. Soto del Real, Aranjuez eta Estremerako espetxeetan egin zituzten bisitak, haien defendatuak espetxe horietan baitzeuden. Berehala erabaki zuten presoak banaka bisitatzea, bilerak espetxeko egunerokotasunari aurre egiteko laguntza momentuak ere izateko beharra sumatu baitzuten. Batzuetan arratsalde osoa ematen zuten elkarrekin. Bisita asko izan ziren prozesu osoan zehar. Gazteen momentu pertsonal on eta ilun asko ikusi zituzten.