AMAIA IZKO ARAMENDIA
Bisita asko egin zituzten abokatuek Madrilera. Hasieran konbentzituta zeuden epaiketa baino lehen espetxetik aterako zirela, nahiz eta, momentu batean, Jokini aterako ez zela esan behar izan zion. Auzitegi Nazionalak oso ezkorra bihurtu du Amaia, nahiz eta auzi honetan gerora ezeztatu ziren esperantza batzuk zituen. Espetxe urteen eskaera iritsi zenean ere oso gogorra izan zela gogoratzen du, 15 urteko eskaerari aurre egitea espero baitzuten, baina 50 urtetik gorako eskaerak jasotzerakoan ezin zuten imajinatu horri nola aurre egin.