ENEKO MENDILUZE PLAZA

Epaiketan gazteen froga asko ez ziren onartu, ezta suhiltzaile eta forentsearen adierazpenak. Zentzu horretan, epaiketan Guardia Zibilen kontakizuna aintzat hartu zena izan zela dio Enekok. Akusatutako gazteak KAS, ETA eta 70/80 hamarkadetako mugimenduekin erlazionatu zituzten. Julenen deklarazioa ekartzen du gogora, zein Koxka tabernan zegoela onartu zuen baina ligatu nahian zegoela azaldu zuen, ez borroka giro batean. Epaiketak inolako zentzurik izan ez zuela dio Enekok.