ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Iruñetik Zaballara aldatu ziren Iñaki eta Adur azaroaren 4an, Altsasura Albert Rivera, Santiago Abascal, etab. joan ziren egun berean. Zaballan zazpi atxilotuak elkartu ziren. Lehenengo egunean, sartze moduluan zeudela, funtzionarioek Iñaki eta Adur biluzik jartzera eta sentadillak egitera behartu zituzten, sakelako telefono bat zutela uste baitzuten. Nahiz eta haien intimitate eta integritate kontrako jokabide bat izan, ondorioak zeintzuk izan litezkeen ikusirik, ez salatzea erabaki zuten. Adurrek momentu horretan zuen indar eta jarrerari esker ez zuen umiliazio bat bezala bizi.