ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Iñaki, Jonan, Julen eta Aratz askatu zituztenean espetxetik ateratzeko esperantza piztu zen. Megafoniatik deitu zuten Adur eta libre utziko zutela pentsatu bazuen ere, moduluz aldatu zuten. Egun batez Oihan, Jokin eta hiruek modulu berean elkartu eta hurrengo egunean berriz ere bereizi zituzten. Azken hauekin elkartzeko aukera izan zuenean informazioa elkarganatzeko eta emozioez hitz egiteko aprobetxatzen zuten, barrena lasaituz.