ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Espetxera sartu zeneko lehenengo egunean egindako txostena gogoratzen du, funtzionario ezberdinak zeuden gela batean. Funtzionarioen artean kontraesan moduko bat zegoela dio Adurrek, gorrotoa zieten funtzionarioak baitzeuden, baina baita errukia erakusten zutenak ere. Patioan lehenengo aldiz sartu zen momentua eta funtzionario batek esan zizkion hitzak ekartzen ditu gogora.