ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Azaroaren hamalauan etxera bila joan zitzaion Guardia Zibila. Ez zitzaien etxean sartzen utzi. Joan zirenean, Adur eta Aritzek Madrilera deklaratzera joatea erabaki zuten. Audientzia Nazionalera deklaratzera iritsi zirenean biharamunean joateko esan zieten, beste gazteak atxilotuta edo jada espetxean zeudela. Hurrengo egunean, deklaratu ostean, Aritz libre utzi zuten eta Adur atxilotua gelditu zen eta sartu zen momentuak gogora ekartzen ditu Adurrek. Elkartasun handia eta borroka grina nabaritu zuen atxiloketa baino lehengo egun horietan, eta zentzu horretan, atxiloketa egunaren oroitzapen positiboak ditu Adurrek. Ezagutze errondak egiteko izan zuten jende askoren laguntza eta babesa azaltzen ditu.