ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

2016. urtean Ernai Gazte Antolakundeko militantea zen Adur. Gazteriaren ikuspuntutik abiatutako proiektu politiko independentista, justizia sozialaren aldekoa eta herri librea lortzea helburu zuena zuten, baita sumatzen zituzten zapalkuntza indarrak gaindituko zituena ere. Militantzia goiz hasi zuten Adurrek eta bere ingurukoek. ETAren su-etenak ekarritako aldaketa bizi izan zuten 2011. urtean, nahiz eta orduan gaztea izan eta horrek Euskal Herriko politikaren paradigma aldaketa ekarri zuen. 2016. urtean erakundearen amets kolektiboa proiektu politikoaren helburuarekin erlazionatuta zegoen, hau da, Euskal Herri independentearen eraikitzearekin eta gizartean aldaketa batzuk lortzearekin. Zentzu horretan, bere amets pertsonala eraldaketa honen parte izatea zen.