JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Adur, Oihan eta Jokini 2020ko uztailaren 3an eman zien hirugarren gradua Audientzia Nazionalak. Madriletik baimena iritsi arteko hilabetean ezinegon handia izan zuten. Covid-19 pandemia tartean izanik, denbora asko pasa zuten inor ikusi ezinik eta egoera zaildu zitzaien ezarri ziren neurriak zirela eta. Adibidez, hiru egunez kanpora ateratzeko baimena zuten arren, sartzerakoan hamar eguneko isolamendua pasatu behar zuten derrigorrez. 2024ko maiatzaren 8an bukatuko zaie aipatutako hiruei kondena.