JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Jokinek “zirkuaren” beste ekitaldi bat bezala bizi izan zuen epaiketa, sinesgaiztasunez. Epaiketa irabazi, baina sententzia galdu zutenaren ideia azpimarratzen du. Epaiketaren alde ona epaiketako lehen egunean urtebete ikusi gabe zituen auziko kideekin egoteko aukera izan zutela aipatzen du, baita herriko jendearekin ere. Aurkeztu ziren froga batzuen eta Amnistia Internazionala gobernuz kanpoko erakundeko ordezkarien presentziaren inguruan hitz egiten du. Bost egun luze iraun zituen epaiketak.