JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Eskatzen zizkieten zigor urteak beti uste zuena baino gehiago izaten zirela eta prozesuak hartzen ari zen dimentsioarekin zur eta lur gelditzen zela azaltzen du. Kasuaren mediatizazioa zela eta, telebista edo irratiaren bidez izaten zuten prozesuaren berri. Gehienetan, lehenengo aldiz espetxeratu zituztenean bezala, hedabideetan berriak prozesu judizialaren ebazpenak izan baino lehenago argitaratzen ziren.