JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Estatuko komunikabide handi batzuek, ildo eskuindarrekoek, kontakizun ofizial bat sortu zutela azaltzen du Jokinek. Kontakizun hori herriaren ustezko banaketa bezalako informazioaz elikatzen zen. Bestalde, Euskal Herriko edota txikiagoak ziren komunikabide batzuek gertatzen ari zena modu objektiboago batean lantzen zutela azaltzen du. Nafarroako Gobernuak, eta bereziki bere momentuan lehendakaria zen Uxue Barkosek, izan zuen jarrera azpimarratzeko beharra dagoela dio Jokinek, jendea kaleetan narrazio ofizial horren kontra azaldu zenean hasiera batean izandako posizionamendua aldatu baitzuen.